Proiektuari buruz

Proiektuari buruz

“Learning4Greens@Schools (L4GS): Learning and Teaching Materials for Greenings at Schools”, an Erasmus+ project

Proiektuaren helburua «ezagutza berdea» nazioarteko eskolekin partekatzea zen, eta, horretarako, Europa osoko eskoletarako esperimentu praktikoak barne hartu zituzten material didaktikoak garatu ziren: irakaskuntza- eta ikaskuntza-material praktikoa, alemanez, “austriarrez”, gaztelaniaz eta euskaraz digitalki eskuragarri dagoena. Alemania, Austria eta Espainia arteko lankidetzari esker, Europaren adierazgarriak diren hiru eremu klimatiko eta edafiko landu ziren proiektuan. Kontua ez zen berdatzea denbora-pasatzat hartzea, baizik eta klima-aldaketa arintzen edo hartara egokitzen eta herritartasun aktiboa lortzen laguntzeko ekarpen profesionaltzat:

  • Materialek gaitasun berdeak praktikoki irakatsi nahi dituzte, aldi berean ikastetxeak, esperimentuen bidez, modu iraunkorrean eraldatuz. Helburua, hemen eta orain, gure planetaren aldaketa posible dela erakustea da, eta ez bakarrik beste leku eta etorkizun urrun batean.
  • Eskolan eta etxean jorra daitezkeen gai berdeei —landareak, lurzorua, klima, mikroklima, inguruko ingurumena ulertzen laguntzea— buruzko oinarrizko ezagutzak lor daitezke.

Horretarako, urrats hauek egin dira proiektuan:

  • Material didaktiko eta ikaskuntzako eleaniztuna egin da, formatu digitalean eskuragarria. Horri esker, lehen hezkuntzako hirugarren zikoloko eta bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleek (10 eta 14 urte bitartekoek) eta irakasleek gehiago ikas dezakete lurzoruari, berdatzeari, klimari eta mikroklimari buruz. Materialarekin batera dauden esperimentu praktikoek aukera ematen diete ikasleei eta irakasleei beren barruko eta kanpoko eskola-plantazioak diseinatu, landatu eta zaintzeko.
  • Materiala erabilgarria dela egiaztatu da laguntza-lantegietan eta ikastetxeei egindako inkestetan.
  • Gainera, webgunearen edukia osatzeko gida bat garatu da. Gida hau batez ere irakasleei zuzenduta dago, baina baita hezkuntza-sisteman erabakiak hartzeko ardura dutenei edo hezkuntza eratzen laguntzen dutenei ere, hala nola ikastetxeetako agintariei, biderkatzaileei eta bestelako erakundeei.

Ikastetxeek eta haietako irakasleek bazkide gisa hartu dute parte materiala balioztatzeko prozesuan, esperientzia baliotsuak ekarriz. Balioztatze-prozesuan, aurrez aurreko eta onlineko lantegiak eta onlineko inkesta bat egin ziren, baita probak ere ikasgeletan.

Scroll to Top