Nola erabili Green Cool Schools webgunea

Webguneak Lehen Hezkuntzako 3. ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako lehen ziklorako irakaskuntza eta ikaskuntzarako materiala biltzen du. Ikastetxeen berdatzeko ezagutza-oinarri gisa eta irakasleek unitate didaktiko desberdinetarako erabil dezaketena.

Webgunea alemanez, austriarrez, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz dago.

Materialak atal hauek ditu:

  • Gai bakoitzari buruzko aldez aurreko ezagutzak
  • Gai bakoitzari buruzko esperimentu gidatuetarako jarraibideak, ikasleek ikaskuntza praktikoko esperientzia izan dezaten. Esperimentuak 1, 2 edo 3 unitate didaktikotan egin daitezke, eta klase osorako eta, horrez gain, 6 ikasletik gorako talde txikientzat pentsatuta daude.

8 GAI sartu dira:

GAIAK: Gai bakoitzean, oinarrizko ezagutza GAIAK atalean ematen da.

ESPERIMENTUAK: Gai bakoitza osatzeko, harekin lotutako ESPERIMENTU bat dago, ikasleek ikaskuntza-esperientzia praktikoak izan ditzaten. Esperimentu horretan, ezagutzetan sakondu eta gaia eskolaren beraren egoerarekin lotuko dute.

ESKUALDEKO INFORMAZIOA: gai bakoitzari buruz Austria, Alemania eta Espainiako eskualde-mailako informazio espezifikoa dago (herrialde bakoitzari buruzko informazio zehatza).

Nola erabili materiala…

«Gaiak» atalean, irakasleek interesatzen zaien gaia aukeratu dezakete, eta beren unitate didaktikoetan integratu. Gai bakoitzean, aldez aurreko ezagutzak ematen dira, eta unitate didaktikoetan eduki gisa erabil daitezke; hauek dira ezagutzak, besteak beste:

  • «Onurak eskolentzat». Gai bakoitza eskolarekin berarekin lotu behar da: Zer egin daiteke eskola berde bihurtzeko?
  • «Ba al zenekien…?» atalean gai bakoitzean adierazi beharreko datu interesgarriak.
  • «Ideiak». Gaia ikastetxean integratzeko zenbait metodori buruzko aholkuak ematen dira; adibidez, ikasleengana nola iritsi eta haiekin nola konektatu jakiteko.
  • «Gaian sakontzeko aukerak». Gaia beste diziplina batzuekin lotzeko eta hartan sakontzeko moduak erakusten dira.

Gai bakoitzean, gaurkotasuneko esperimentu bat egongo da gutxienez, eta ezagutzan sakontzeko erabil daiteke. Esperimentuak gaiaren orrialde bakoitzaren amaieran daude. Eskuineko menuaren bidez ere aurki daitezke, «Esperimentuak / Eskualdekoa» atalean.

Esperimentu bakoitzak ikaskuntza-helburuak ditu zehaztuta, eta esperimentua prestatzeko eta ikasgelan egin beharreko lanerako jarraibide eta orientazio zehatzak ematen ditu. Beharrezkoa denean, «Ideiak» eta «Ba al zenekien…?» ere sartzen dira.

Eskualdeko informazioak “beste herrialde batzuetako gaiak” eta “herrialdearen informazio espezifikoa” barne hartzen ditu. Atal honek herrialdearen informazio zehatza ematen du gai bati buruz. Haui gaia eskualdeko egoerarekin lotzeko eta beste herrialdeekin alderatzeko erabil daiteke. Informazio hau proiektuko herrialde guztietan dago eskuragarri -Austrian, Alemanian eta Espainian-, baita hizkuntza guztietan ere. Horrez gain, estekekin herrialdeko zerrenda zehatz bat eskaintzen da, material didaktiko, bideo, txosten, praktika onen adibide eta abarrekin.

Scroll to Top