Berdatze bertikala

Jantzi ikastetxea berdez!

Berdatze bertikala barnealdean zein kanpoan aplika daiteke, eta espazioa aurreztea ahalbidetzen du. Fatxada berdeak dira, hain justu, eraikuntza-dentsitate handia duten hiriak berdatzeko beste modu bat. Kasu honetan, landareak eraikinaren fatxadan ipintzen dira, eta askotariko materialak baliatzen dira euskarri gisa. Onura ekologikoez gainera (airearen kalitatea hobetzea, hautsa eta kutsatzaileak iragaztean; bero-uharte efektua murriztea, landareen hozte-efektuari esker; eta zarata murriztea, soinuak minimizatzeagatik), berdatze bertikalak baditu onura ekonomikoak eta sozialak ere.

IKASTETXEETARAKO ABANTAILAK

  • Ideia ekologikoak ikastetxeentzat, baita espazioa urria denean ere.
  • Ikastetxe berde eta fresko bat lortzeko lehenbiziko urratsa, norberak landutako landare igokariekin.

Nola lortzen dute landareek bertikalean igotzea?

Nola lortzen dute landareek bertikalean igotzea? Landareek hainbat organo garatzen dituzte igotzeko, eta haien bidez heltzen diote fatxada bati edo bestelako babesen bati. Landare igokariak landare-sareetan

  • Hiru motatakoak izan daitezke:
    • Ehuleak (aihen-belarrak, lianak…). Mota horretako landare igokarietan, zurtoin guztiak inguratzen du babesa, eta hala igotzen da landarea; esate baterako, atxaparra, pepino igokaria eta tronpeta-mahatsondoa.
    • Landare kiribildunak. Bi eratakoak izan daitezke: peziolo-igokariak (hosto-igokariak) eta zurtoin-igokariak. Peziolo-igokariek zurtoin luzeak eratzen dituzte, eta soka bati edo alanbre bati lotuta ipin daitezke (klematidea, esaterako); zurtoin-igokariek, berriz, ziri mugikorrak eta ukimenarekiko sentikorrak eratzen dituzte, eta igotzeko babesei heltzen diete (adibidez, mahatsondoa).
    • Landare igokariek (esate baterako, arrosa igokariek eta laharrek) arantzak izaten dituzte, eta, horiei esker, erraz eusten diete alanbreei edo sokei.
  • Autoeskalatzaileak zuzenean atxiki daitezke hormara edo fatxadara. Hemen bi eratakoak bereizten dira:
    • Sustrai-igokariek sustrai txiki itsaskor asko eratzen dituzte (adibidez, huntzak).
    • Disko- edo kuxindura-igokariek, berriz, fatxadari edo hormari heltzen diote, kuxin itxurako ainguraketa txikiekin (adibidez, basamahatsondoak).

Fatxadak berdatzearen historia

Landareak milaka eta milaka urtean baliatu izan dira eraikinak berdatzeko. Landare igokariz estaliriko fatxaden irudirik zaharrena antzinako Egiptokoa da, K.a. 2600. urtearen ingurukoa. Antzinako erromatarrei eta greziarrei ere gustatzen zitzaien landare igokariak erabiltzea, eta pergolak janzteko erabiltzen zituzten. XVII. eta XVIII. mendeetan, Ipar Amerikatik ekarritako espezie berri asko sartu ziren (adibidez, tronpeta-lorea), eta, ondoren, Asia ekialdeko landare igokariak inportatu zituzten XIX. mendean. Landare-espezie ugariko hautaketa horrek igokarien egundoko booma ekarri zuen Europa aldera.

BA AL ZENEKIEN?

Zein animaliarentzat balio dute habitat gisa fatxada berdeek?

Fatxada berdeek beste habitat bat eskaintzen diote hiriko faunari, bereziki tximeletei, erleei, liztorrei eta halako intsektuei. Horretaz gainera, hegazti-espezie batzuek babesleku bat eta habitat bat aurkitzen dute berdegune horietan, eta ur- eta elikagai-iturri gisa erabiltzen dituzte.

Fatxadak berdatzeko aldaerak

Hasiera batean, bi berdatze-mota bereizten dira fatxadetan: fatxada lurrari lotuta berdatzea, edota hormari lotuta. Lurzoruari lotutako aldaera ez bezala, paretan zintzilik egoten direnek ez dute zertan konektatuta egon lurzoru naturalari.

  • Lurzoruari lotutako fatxadako landareak: lurzoru naturalean edukitzen dituzte sustraiak. Horretarako, landare igokariak erabiltzen dira. Horman gora zuzenean igotzen diren landare autoigokariak erabil daitezke, edo igotzeko babesak behar izaten dituztenak (sokak eta abar).
  • Horman muntatutako fatxada berdeek ez dute behar loturarik lurrarekin. Aldaeren artean ageri dira, esaterako, 5 eta 10 cm bitarteko lodiera duten landare-alfonbrak, edo landare-erretiluak, substratuarekin bete eta horman bata bestearen gainean horizontalki jartzen direnak. Horman muntatutako fatxada berdeetarako landareak era askotakoak dira. Landare zukutsuak* edo belar eta landare iraunkorrak erabil daitezke, baita landare zurkarak ere, tokian tokiko baldintzak kontuan hartuta.

IDEIA

Eztabaidatu ikasleekin non ikusi dituzten berdegune bertikalak eta fatxadetako berdatzeak. Zer landare-mota ikusi dituzte? Non sor liteke landaretza bertikal gehien? Zer aukera daude ikastetxean, kanpoan zein barruan?

Fatxada berdeen abantailak

Landare-hostoek aireko kutsatzaileak iragazten dituzte, prezipitazioak atxiki egiten dira eta lurrundu egin daitezke; hala, hoztu egiten da giro-tenperatura. Horretaz gainera, hostotzak aire-koltxoi bat sortzen du, eraikina udan gehiegi berotzetik eta neguan hotzetik babesten duena (hosto iraunkorreko landare igokariekin). Ikerketa askok frogatu dute neguko eta udako hilabeteetan fatxada berdeen efektu freskagarri eta isolatzaileak lagundu egiten duela berokuntzaren eta aire girotuaren kostuak nabarmen murrizten. Faunak ere jasotzen ditu landatutako hormen abantailak. Hegaztiek eta intsektuek babesa eta janaria aurkitzen dituzte haietan. Eta, horretaz gainera, ez dugu ahaztu behar alderdi estetikoa, landareak diseinu naturaleko tresna baitira, eta eragin positiboa baitute gure ongizatean.

GAIAN SAKONTZEKO AUKERAK

Eskuratutako ezagutzak indartzeko, galdera hauek landu ditzakezu ikasleekin:

Fatxada berdeen abantailak

  • Eskuratutako ezagutzak indartzeko, galdera hauek landu ditzakezu ikasleekin: Informazio osagarrian, zenbait esteka interesgarri aurki ditzakezu.

Zein dira fatxada berdeen abantailak?

Fatxadak berdatzearen historia-eskoletan landu daiteke.

Hezkuntza artistikoan Patrick Blanc artistaz hitz egin daiteke.

  • Aztertu elkarrekin haren obra batzuk eta eztabaidatu ikasgelan.
  • Diseinatu zuk zeuk landare-horma bertikal bat. Aukeratu elkarrekin ikastetxeko edo inguruetako horma bat, eta egin haren argazkia. Eskatu ikasleei diseinuak egiteko eta landare egokiak elkarrekin aukeratzeko.
  • Sortu landare igokarien marrazki artistikoak eta zientifikoak. Era berean, landareen xehetasunak aukera daitezke, eta landarearen zatiak etiketatu.

Esperimentuak

Esperimentua: Landare igokariak ikastetxean

Esperimentua: Landare igokariak ikastetxean

Landare igokariak ikastetxean Ariketa honen laguntzarekin, ikasleek bertatik bertara behatuko eta ikasiko dute landareak nola hazten diren, baita landare igokariek igotzeko izaten dituzten organoak nolakoak diren ere. Horretarako, ikasleek beren landare igokariak landa ditzakete. IKASKUNTZA-HELBURUAK Zer egin ahalko dute ikasleek?…

Eskualdeko Informazioa

Scroll to Top