Taldeari buruz

Taldeari buruz

Proiektuko nazioarteko taldeak lan-esperientzia zabala du ikastetxeekin, berdatzeari, jasangarritasunari eta klimari lotutako gaiak jorratzen. Esaterako, esperientzia dute eskoletan berdatzea ezartzen eta material didaktikoak garatzen. Proiektuaren koordinatzailearen (Australiako B-NK ETEaren) esperientzian oinarritu zen proiektua; hain zuzen, eskola-arkitektura berdean, fatxada bertikalen berdatzean eta, ondorioz, jasangarritasunaren arloko hezkuntza inklusiboan du esperientzia.

B-NK GmbH: Berdea hazkundearen emaitza da. Hori dela eta, 2004an, B-NK Büro für nachhaltige Kompetenz (Gaitasun Jasangarrirako Bulegoa) laguntza eta aholku ematen hasi zen paisaia-plangintzako prozesuetan, berdatze-prozesuetan —bereziki klimari, lurzoruari eta landareei buruzko ezagutzak— eta eraikin berdeak eta espazio irekiak planifikatu eta mantentzeko prozesuetan. B-NK espezializatuta dago itxuraz neutroak diren eremuetan genero-ikuspegia erabiltzen, hala nola hiri-, paisaia- eta trafiko-plangintzan; mugikortasunari, teknologiari eta ingeniaritzari buruzko ikerketetan; ingurumenari eta jasangarritasunari buruzko ikerketetan; plangintza- eta komunikazio-prozesuetan, eta teknologiara bideratutako ikerketa- eta garapen-proiektuetan. Enpresak elkarrizketa sustatu, gizartearen kontzientziazioa eta jasangarritasuna indartu, eta ezagutza teknikoak ematen dizkie udalerri, hiri, erkidego eta erakundeei (besteak beste, hezkuntza-erakundeei), ekologizazioaren aurretik, bitartean eta ondoren.

Prospektiker Espainiako enpresa pribatu bat da, sektore publiko eta pribaturako estrategia- eta prospektiba-azterketetan espezializatua. Haren helburu nagusia erakundeei laguntzea da, batetik, etorkizun posibleak aztertzen, eta, bestetik, munduan eragina duten joera eta faktore ekonomiko, ingurumeneko, teknologiko, sozial eta kulturalei erantzuteko ezar daitezkeen estrategiak ikertzen. Prospektikerrek hainbat diziplinatan espezializatutako profesionalen taldea du. Aditu-talde horrek eskarmentu handia du aholkularitza-proiektuetan, plangintza estrategikoko eta prospektibako arloetan, bai eta enpresa eta erakundeei aholkularitza emateko bestelako proiektuetan ere. Energia, ingurumena eta hiri-plangintza dira haren negozio-esparrurik garrantzitsuenetako bat.

Umweltbuero Nord e.V. (Iparraldeko Ingurumen Bulegoa, elkarte erregistratua) Alemaniako ongintzako erakunde txikia da, 1997an Stralsund hiri hansearrean sortua. Erakundeak ingurumenari buruzko informazioa eta hezkuntza ematen ditu gehienbat. Eskualdean eta nazioan jarduten du, baina nazioarteko elkartrukean eta lankidetzan ere badu interesa. Umweltbuero bazkidea ikastetxeetan klimari buruzko heziketa ematen dago espezializatuta, «Klima Detektive» (Klimaren detektibeak) programaren bidez.

Scroll to Top