Eskualdeko informazioa: Landareak zaintzea

Eskualdeko informazioa: Landareak zaintzea

Lotutako gaiak beste herrialde batzuetan

Landareak, hazkuntza-faktoreak eta klima

Ura da landareak hazteko faktorerik garrantzitsuenetako bat (ikusi landareak zaintzea). Eskuragarri dagoen ur-kantitatea erabakigarria da; besteak beste, horren arabera ugaldu eta garatuko baitira landare jakin batzuk leku batean. Prezipitazioek eta lurzoru-motak (ikusi lurzoru-motak) eragina dute landareek eskuragarri duten ur-kantitatean. Ura hazkuntza-faktore den aldetik —prezipitazioa eta lehortea—, azalduko dugu proiektuko zer herrialdek eta haietako zer eskualdek duten prezipitazio gutxien.

AUSTRIA

Europar atxaparra (Lonicera periclymenum) landare igokari apaingarria eta usaintsua da, erraz zaintzen dena. Bereziki egokia da hesi eta hormetan gora egiteko, baita fatxadak berdatzeko ere. Landare igokari hori lianaren antzekoa da, eta atxapar esaten zaio. Urtean 1,5 m haz daiteke, 3 eta 6 m bitarteko altuera izan arte. Atxapar arrunta uda osoan loratzen da, ekainetik abuztura, eta oso usaintsua da, batez ere arratsaldeko orduetan. Hori dela eta, sitsak erakartzen ditu, baita erlastarrak eta mihi luzeko erleak ere. Abuztutik aurrera, baia gorri distiratsuak irteten zaizkio; oso elikagai garrantzitsua dira horiek hegaztientzat. Gizakientzat, ordea, pozoitsuak dira baiak. Atxapar-espezie hori ez da soilik Austriakoa; Europako herrialde askotan dago, erdialdetik hegoalderaino, baina baita iparraldean ere, hala nola Suedian, Norvegian eta Ingalaterran.

Austriako beste landare igokari autoktono batzuk: Clematis vitalba: aihenzuria / ezkabia-belarra Hedera helix: huntz arrunta Rosa canina: astoarrosa / arkakaratsa

ALEMANIA

Alemanian, prezipitazio gehienak mendebaldetik datozen behe-presioko eremuekin batera iristen dira. Hau da, prezipitazioak ekialdean mendebaldean baino txikiagoak direla ondoriozta dezakegu. Gainera, mendiek euria geldiarazten dute; alegia, prezipitazioak mendien alde meteorologikoan (mendebaldean) erortzen dira batez ere, eta eguraldia lehorragoa da haizearen kontrako aldean.

Hori dela eta, behe-arroa eta ekialdeko haizebeko eremuak Alemaniako eskualderik lehorrenak dira; zenbaitetan, urtean 500 milimetrotik beherako prezipitazioak egoten dira. Harz eta Turingia mendien ekialdean (Erdialdeko Alemaniako eremu lehorra) eta Oderbruch eskualdean, urtean 450 milimetro inguru baino ez dira. Aitzitik, beste eskualde batzuk bereziki hezeak dira, hala nola Alpeak, Vosgeak eta beste mendikate baxu batzuk, Oihan Beltza, Harz mendia, Turingiako Oihana, Bohemiako Oihana eta Mendi Metalikoak. Urtean 1.800 milimetrotik gora egiten du sarri.

Iturriak:

Espainia

Espainian erregistratutako prezipitazioak asko aldatzen dira eremu geografiko batetik bestera. Prezipitazioak murriztu egiten dira iparraldetik hegoaldera igaro ahala, eta isurialde atlantikoan ugariagoak dira Mediterraneoko isurialdekoan baino. Espainia penintsularrean, batez besteko prezipitazio-balioa 569 mm-koa izan zen 2021ean. AEMETek emaniko datuen arabera, penintsula-iparraldeko hirietan egiten du urtean euri gehien. Nabarmentzekoak dira Donostia (141,1 euri-egun), Santiago (139,5 euri-egun) eta Pontevedra (131,3 euri-egun).

Hala ere, metatzeari dagokionez, hileko batez besteko prezipitaziorik handiena Vigok du, urtean 1791 l/m² metatzen baitira batez beste (1507 Donostian).

Espainiako udalerririk lehorrenak, aldiz, Fuerteventura uhartea (Kanariar Uharteak, urtean batez beste 98 litro euri egiten du metro koadroko), eta Gata lurmuturra (Almeria, urtean 120 litro metro koadroko). Probintziak kontuan hartuz gero, Murtzia da Espainiako eskualderik lehorrena (% 32 da lurralde idorra).

Iturriak: http://atlasnacional.ign.es/wane/Clima https://www.ign.es/espmap/mapas_clima_bach/Mapa_clima_05.htm https://www.enterat.com/servicios/ciudades-mas-lluviosas-espana.php https://www.radiocable.com/localidades-frias-calidas-lluviosas-secaespa428.html https://www.eltiempo.es/noticias/las-ciudades-mas-lluviosas-de-espana

Herrialdeari buruzko informazio zehatza

Scroll to Top