Gaiak

Lurzorua

Lurzorua

Lurzoru hitza lurrazalaren kanpoko geruza bizidunari dagokio. Gure ingurunearen zati garrantzitsua da, eta Lurreko bizitzaren oinarria.
Lurzoru-motak

Lurzoru-motak

Lurzoruen konposizioa haien substantzia mineralaren konposizio granulometrikoaren eta horrekin lotutako ukimen-propietateen araberakoa da. Konposizio granulometrikoak honetan du eragina: lurzoruek gorde dezaketen ur-kantitatean, izan ditzaketen mantenugaietan, lurzoruak lantzeko zailtasun-mailan eta landareak haietan sustraitzeko moduan.
Lurzoruaren funtzioak

Lurzoruaren funtzioak

Lurzorua bizitzaren oinarri garrantzitsuenetako bat da gizakientzat, animalientzat eta landareentzat. Lurzorurik ezean, ez litzateke bizitzarik Lurrean, ez behintzat egun ezagutzen dugun moduan. Lurzoruak askotariko funtzioak ditu: habitata eta kokalekua; oreka energetikoa, hidrikoa eta materiala erregulatzea; gizartea hornitzeko iragazki-, ekoizpen- eta erabilera-funtzioak bermatzea; eta euskarria, biltegiratzea, informazioa eta kultura.
Bero-uharteak

Bero-uharteak

Hiriak intentsitate berezian ari dira berotzen, eta, besteak beste, klima-aldaketa da horren arrazoia. Zigilatutako azalera handiak eta eraikinen garapen trinkoa direla medio, udako tenperaturen gorakadak inpaktu handiagoa du hirietan.
Landareen zaintza

Landareen zaintza

Landareak ondo garatu eta hazteko, zenbait faktore dira ezinbestekoak. Argia, airea, tenperatura, ura eta mantenugaiak dira landareak hazteko ezinbesteko faktoreak. Horiek guztiak behar besteko kantitatean badaude, landareak ondo garatu daitezke.
Landareen eragin positiboak

Landareen eragin positiboak

Landareek ezaugarri positibo asko dituzte. Fotosintesiaren bidez, gizakientzat eta animalientzat ezinbestekoa den oxigenoa sortzen dute, eta, horretaz gainera, airea garbitzen dute. Animalia askoren bizitokia ere badira landareak: hasi goroldiotan ibiltzen diren animalia txikietatik, eta basoan bizi diren animalia handietaraino.
Berdatze bertikala

Berdatze bertikala

Berdatze bertikala barnealdean zein kanpoan aplika daiteke, eta espazioa aurreztea ahalbidetzen du. Fatxada berdeak dira, hain justu, eraikuntza-dentsitate handia duten hiriak berdatzeko beste modu bat.
Barnealdearen berdatzea

Barnealdearen berdatzea

Garrantzitsua da barrualdeak berdatzea, haiexetan igarotzen baitute ikasleek eskola-egunaren zatirik handiena. Batez ere ikastetxe berrietan, nahiko lehorra izaten da airea, paretak ondo isolatuta egoten baitira, eta haurrak, gazteak eta irakasleak kexu izaten dira, mukosak lehortzen zaizkiela eta.
Scroll to Top