Eskualdeko informazioa: Lurzoruaren funtzioak

Lotutako gaiak beste herrialde batzuetan

Lurzorua zigilatzea hura erabat edo partzialki iragazgaitza den material batez estaltzea da. Lurzorua urarekiko eta airearekiko iragazgaitza den geruza batez estaltzen bada, lurzoruko bizitza hil egiten da. Gau egungo ezagutzen arabera, zigilatutako lurzoruak behin betiko suntsitutzat jotzen dira. Lurzoru horietan, animaliek eta landareek habitata galtzen dute. Gainera, lurzoruek emankortasuna eta ekoizpen-funtzioak galtzen dituzte, hezetasuna txikitu egiten da lurruntzea txikiagoa baita, eta, hortaz, lurzoruak berotu egiten dira. Infiltrazio-eremurik ez badago, uholde-arriskua areagotu egiten da. Lurzoruak zenbait zigilatze-maila izan ditzake. Esate baterako, asfaltatutako aparkaleku bat % 100 dago zigilatuta, eta juntura zabaleko galtzada-harriak dituen lurzoru bat, % 80, gutxi gorabehera. Besteak beste etxebizitzak, industrialdeak, merkataritza-guneak eta errepideak egiteko erabiltzen den lur-kantitatea —beraz, zigilatzen den lurzoru-kantitatea— etengabe handitzen ari da Europan. Hau da, lurzorua babesteko, beharrezkoa da lurraren erabilera murriztea.

AUSTRIA

Azken hiru urteetan, 11,5 hektarea lur zigilatu dira egunero Austrian batez beste. Azalera hori 16 futbol-zelairen parekoa da, gutxi gorabehera. Austrian, 2020an, 42 km2-koa izan zen hiru urtean batez beste erabilitako lurzoru-azalera. Eisenstadt-en tamainako hiri txiki baten azalera da hori. Egoera hori geldiarazteko, 2020-2024 aldirako gobernu-programaren arabera, 2030erako, 2,5 hektarea lurzoru gehiago erabili behar da egunero, edo 9 km2 gehiago urtean. Gaur egun, industria-, bizitegi- eta merkataritza-guneek hartzen dute Austrian erabilitako lurzoru-zatirik handiena.

ALEMANIA

Alemanian, 1992an, 40.305 km2 lur erabiltzen ziren bizilekuetarako eta garraiorako; 2020an, 51.692 km2 ziren. Hau da, % 28,3 handitu da 28 urtean. Alemanian, bizilekuetarako eta garraiorako azaleraren ia erdia (% 43,7) zigilatuta dago. Landa-eremuetan, proportzioa are handiagoa da. Izan ere, hiri handietan, zigilatutako eremuez gain, berdeguneak edo lorategi publiko eta pribatuak ere badaude. 2016tik 2019ra bitartean, 52 hektarea gehiago erabili ziren egunero batez beste bizilekuetarako eta garraiorako. Gobernu federalak nabarmen murriztu nahi du datu hori, gehienez ere 2030ean 30 hektarea gehiago erabil daitezen egunero. Helburua da 2050erako bizilekuetarako eta garraiorako azalera «berririk» ez erabiltzea. Iturriak:

Espainia

Espainian, 2006tik 2015era, % 7,19 handitu zen lurzoru zigilatuaren azalera —% 0,72, batez beste, urte bakoitzean—. 2015ean, zigilatutako lurzoruaren azalera 6.225 km2-koa da Espainian (622.500 hektareakoa).     

Euskadin, 2006tik 2011ra bitartean, urbanizazio-erritmoa handitu egin zen. Hori horrela, lurzoru zigilatuaren azalera % 6,68ra iritsi zen, lurzoru guztiarekin alderaturik. Ehuneko hori apur bat baino ez da igo hurrengo urteetan. Datu hori Europako gainerako herrialdeetako lurzoru zigilatuaren ehunekoarekin alderatuz gero, Euskadik gainditu egiten du batezbestekoa (% 1,81), eta Holandako (% 7,33) eta Belgikako (% 7,37) ehunekoen antzekoak ditugu.

2020an, Euskadik 49.106 hektarea zituen lurzoru artifizializatutan (491 km2). 2015ean, aldiz, 49.070 ha ziren. Hori horrela, azken bost urteetan egonkor mantendu da artifizializatutako lurzoruaren ehunekoa, zeinak bizitegi-erabileretarako, jarduera ekonomikoetarako eta sistema orokorretarako (azpiegiturak, ekipamenduak eta espazio libreak) bideratzen baitira.

Euskal orografia gorabeheratsuaren ondorioz, biztanle gehienak hirigune gutxi batzuetan kontzentratu dira, populazio-dentsitate handiarekin.

Industria-instalazioek, tradizionalki, lurraldearen zati handi bat okupatu dute. Kasu askotan hirietan bertan zeuden kokatuta, edo agian zuzenagoa litzateke esatea hiriak industria handien inguruan hazi zirela. Euskadin garatutako industria-jarduera handiak ingurumen-inpaktu nabarmena eragin zuen hainbat hamarkadatan, eta horrek lurraldeko lurzoruaren % 16 ingururi eragin zion. Hori dela eta, 90eko hamarkadan beharrezkotzat jo zen industria-jardueraren eraginpean egondako lurzoruak berreskuratzeko estrategia bat bultzatzea.

Iturriak: https://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-aa33a/es/aa33aIndicadoresWAR/indicadoresJSP/index.jsp https://www.irekia.euskadi.eus/es/debates/1273?stage=conclusions https://www.eea.europa.eu/data-and-maps/dashboards/imperviousness-in-europe https://www.euskadi.eus/informacion/suelo/web01-s2ing/es/

https://www.ihobe.eus/suelos

Herrialdeari buruzko informazio zehatza

Scroll to Top