Irakasleen Baliabideak

Aztertu gure ikasmaterialak

Lurra, Landareak, Konpostatzea eta Klima Aldaketa gaietan oinarritutako baliabide erakargarri ugari aurkitu. Esperimentuak, informazio-materialak edo lan-orri sortzaileak bilatzen ari bazara, gure baliabideek ingurumen-gaiak ukigarri eta inspiratzaile bihurtzen dituzte.
Erabili iragazkiak gaikaren, motaren edo gomendatutako adin-taldearen arabera arakatzeko, eta aurkitu zure klase edo proiektuari ondoen egokitzen zaion materiala.

  • Lurzoruaren funtzioak

    Lurzorua bizitzaren oinarri garrantzitsuenetako bat da gizakientzat, animalientzat eta landareentzat. Lurzorurik ezean, ez litzateke bizitzarik Lurrean, ez behintzat egun ezagutzen dugun moduan. Lurzoruak askotariko funtzioak ditu: habitata eta kokalekua; oreka energetikoa, hidrikoa eta materiala erregulatzea; gizartea hornitzeko iragazki-, ekoizpen- eta erabilera-funtzioak bermatzea; eta euskarria, biltegiratzea, informazioa eta kultura.

  • Lurzorua

    Lurzoru hitza lurrazalaren kanpoko geruza bizidunari dagokio. Gure ingurunearen zati garrantzitsua da, eta Lurreko bizitzaren oinarria.

  • Lurzoru-motak

    Lurzoruen konposizioa haien substantzia mineralaren konposizio granulometrikoaren eta horrekin lotutako ukimen-propietateen araberakoa da. Konposizio granulometrikoak honetan du eragina: lurzoruek gorde dezaketen ur-kantitatean, izan ditzaketen mantenugaietan, lurzoruak lantzeko zailtasun-mailan eta landareak haietan sustraitzeko moduan.

  • Landareen zaintza

    Landareak ondo garatu eta hazteko, zenbait faktore dira ezinbestekoak. Argia, airea, tenperatura, ura eta mantenugaiak dira landareak hazteko ezinbesteko faktoreak. Horiek guztiak behar besteko kantitatean badaude, landareak ondo garatu daitezke.

  • Landareen eragin positiboak

    Landareek ezaugarri positibo asko dituzte. Fotosintesiaren bidez, gizakientzat eta animalientzat ezinbestekoa den oxigenoa sortzen dute, eta, horretaz gainera, airea garbitzen dute. Animalia askoren bizitokia ere badira landareak: hasi goroldiotan ibiltzen diren animalia txikietatik, eta basoan bizi diren animalia handietaraino.

  • Esperimentua: Ura biltegiratzeko gaitasuna neurtzea

    Muntatze-lan esperimental honen bidez, euri-zaparrada bat simulatuko da landaretza duen lurzoru ireki eta zigilatu batean. Hartara, lurzoruaren higadura eta landareen eragina bistaratuko dira. Horretaz gainera, agerian geratuko dira euriak lurzoruan eragiten dituen ondorioak, zigilatze-mailari eta lurzoruaren bizitasunari dagokienez.

  • Esperimentua: Tenperaturak eta gainazaleko tenperaturak neurtzea

    Adibide praktiko honetan, ikasleek hainbat tokitako tenperaturak neurtuko dituzte. Horrela, bertatik bertara ikusiko dute materialek, berdeguneek, landareek eta urak zer eragin duten gure mikrokliman.

  • Esperimentua: Nola eratzen da lurzorua?

    Naturak ez du sortzen balio ez duen hondakinik. Esperimentu honekin, hondakin organikoak lehengai baliotsuak direla ikusiko dute ikasleek, eta, horretaz gainera, ekonomia zirkularraren oinarrizko printzipioak ikasiko dituzte.

  • Esperimentua: Mapaketa

    Ikasleek ikastetxeko eremuak eta horien erabilerak dokumentatuko dituzte. Lurzoruak gune horietan dituen funtzioei buruz eztabaidatuko dute, bai eta gertatzen diren edo gerta litezkeen erabilerei buruz ere.

  • Esperimentua: Lurzoruaren analisia

    Ikasleek lurzoru-motak eta horien osaera ezagutzen ikasiko dute, arrabolaren proba baliatuz..

  • Esperimentua: Landu zeure hazitegiko landareak

    Landare batzuk landu egin behar dira landatu aurretik. Aukera praktiko bat norberak lantzea da, haziak ereinda; kostuak murrizten ditu, gainera. Hartara, berotegiko landareak ez bezala, berehala egokitzen dira ingurumen-baldintzetara, eta, horrenbestez, sendoagoak izaten dira.

  • Esperimentua: Landare igokariak ikastetxean

    Ariketa honen laguntzarekin, ikasleek bertatik bertara behatuko eta ikasiko dute landareak nola hazten diren, baita landare igokariek igotzeko izaten dituzten organoak nolakoak diren ere. Horretarako, ikasleek beren landare igokariak landa ditzakete.

  • Esperimentua: Ikasgela berdatzea

    Ariketa honen bidez, ikasgela berdatu nahi da, landare ugari baliatuz. Landareak ikaskide guztien artean aukeratuko dira, eta ikasgelan kokatu, landatu eta zaindu.

  • Bero-uharteak

    Hiriak intentsitate berezian ari dira berotzen, eta, besteak beste, klima-aldaketa da horren arrazoia. Zigilatutako azalera handiak eta eraikinen garapen trinkoa direla medio, udako tenperaturen gorakadak inpaktu handiagoa du hirietan.

  • Berdatze bertikala

    Berdatze bertikala barnealdean zein kanpoan aplika daiteke, eta espazioa aurreztea ahalbidetzen du. Fatxada berdeak dira, hain justu, eraikuntza-dentsitate handia duten hiriak berdatzeko beste modu bat.

  • Barnealdearen berdatzea

    Garrantzitsua da barrualdeak berdatzea, haiexetan igarotzen baitute ikasleek eskola-egunaren zatirik handiena. Batez ere ikastetxe berrietan, nahiko lehorra izaten da airea, paretak ondo isolatuta egoten baitira, eta haurrak, gazteak eta irakasleak kexu izaten dira, mukosak lehortzen zaizkiela eta.

Scroll to Top