Lurzoruaren funtzioak

Lurzorua gainazal bat baino askoz ere gehiago da Ikusi zergatik!

Soil is one of the most important bases of life for humans, animals, and plants. Without soil, life on earth, as we know it, could not exist. Soil has a wide variety of functions. It provides habitat, regulates the balance of energy, water, and material, and filters water. People use soil for production which provides for society. Soil functions like a storage facility, a repository of information and has cultural significance.

IKASTETXEETARAKO ABANTAILAK

  • Identifikatu zer arlok ahalbidetuko lukeen diseinu «berdeagoa» izatea ikastetxeko instalazioetan.
  • Ikastetxeko edo auzoko zein gune zabal litezke berdegune gehiago sortzeko? —gutxienez amets egiten eta komunikatzen hastea—.
  • Zein eremu erabil litezke baterako berdatze-jardueretarako? Pentsa ezazu, orobat, berdatzeko zer aukera eskaintzen dituen eremu zigilatu batek.
  • Aholkua: pentsatu eskolaren teilatuan eta fatxadan ere!

Habitataren funtzioa

Lurzorua habitata eta ekosistema da. Lurzoruan eta haren gainean, hainbat animalia, landare eta organismo bizi dira. Eta, jakina, gizakiak ere bai. Alde batetik, lurzoru-mota batzuek eta besteek askotariko habitatak garatzeko oinarria ematen dute, eta, bestetik, lurzorua bera ere bada habitat bat. Lurzoruan ageri diren askotariko organismoek deskonposatu egin ditzakete kutsatzaile organikoak, eta are lurzorua lasaitu. Baina, batez ere, lurzoruaren funtsezko zati bat osatzen dute oro har, zeina gure esku baitago, bizitzeko oinarri gisa.

Lurzoruak mantenugaiak biltegiratzen ditu, hala nola fosforoa edo nitrogenoa, edo landareek, animaliek eta lurreko organismoek bizitzeko behar dituzten elikagai bihurtzen ditu. Gizakiak, aldi berean, landareez eta animaliez elikatzen dira. Beraz, lurzorua da giza elikaduraren oinarria.

Funtzio erregulatzailea oreka naturalean

Lurzorua funtsezkoa da uraren zikloan. Euria egiten duenean, ura biltegiratzen du, kantitate txikiagoa irits dadin lurrazaleko uretara (lakuetara, ibaietara, itsasora…), eta, hala, uholde-arriskua murrizteko, batez ere euri-jasen ondoren. Uraren parte bat lurzoruan iragazten da, eta lurpeko ur bihurtzen (lurpeko urak kargatzea). Beste parte bat, berriz, landareetara joaten da, eta atmosferan sartzen da lurrunketaren bidez.

Iragazte- eta moteltze-funtzioa

Lurzoruek mekanikoki atxiki ditzakete kutsatzaileak (iragazkia), edo kimikoki batu (motelgailua). Lurzoruaren propietateen arabera, kutsatzaile-kantitate desberdinak iragaz eta arin ditzake. Alde batetik, kutsatzaileen atxikipenak lurpeko uren kalitatea babesten du. Baina, bestetik, moteltzeko ahalmena mugatua da, eta ezin da kutsatzaile-kopuru amaigabea biltegiratu edo batu. Orduan, lurrean biltegiratutako kutsatzaileek eragin kaltegarriak izan ditzakete gizakien osasunean; esate baterako, elikagaietara iristen badira. Karbono-dioxidoa ere lurrean finkatzen da. Batutako karbonoak berotegi-efektua* —neurri batean gizakiak sortutakoa— mugatzen laguntzen du. Zohikaztegiek, bereziki, CO2-kantitate handiak biltegiratzen dituzte.

Artxibo-funtzioa

Lurzoruak baliagarriak izan daitezke, orobat, garai bateko erabileren eta toki baten bilakaera klimatikoaren berri emateko.

  • Historia kulturala: Lurzoruek ez dituzte ahazten orain 1.000 urtetik gorako erabilerak. Esate baterako, antzinako galtzada erromatarren trazadurek argi eta garbi jarraitzen dute ikusgai aireko argazkietan, gaur egungo nekazaritza-erabilera gorabehera.
  • Historia naturala: Lurzoruak klimaren bilakaeraren lekuko dira. Laterita gorriko lurzoruak baldintza klimatiko tropikaletan eratu ziren. Gure latitudeetan halako lurzoruak agertzeak iradokitzen du hemen baldintza tropikalak izan bide zirela orain 15 milioi urte inguru.

Giza erabileretarako funtzioak

Lurzoruak elikagaiak ekoizteko oinarria ematen die gizakiei, izan zuzenean, barazkiak, frutak, zerealak eta abar landuz, izan zeharka, larreak kultibatzeko aukera emanez —ondoren, haragia eta esnea ekoizteko—. Lurzoruen nekazaritza-erabilera asko areagotu da azken hamarkadetan, nekazaritzaren industrializazioak eta biztanleria areagotu izanak eraginda. Horren ondorioz, gainkargatutako eta hondatutako lurzoruak ageri dira, bai mantenugaiak agortzeagatik, bai ongarriak eta pestizidak baliatzeagatik. Agente kimikoek aldatu egiten dituzte lurzoru osasuntsu eta emankorrak izateko beharrezko organismoak.

Gizakiak lurzorua erabiltzen du lehengaiak erauzteko. Ukitu dezakegun ia guztia lurretik dator, zuzenean ez bada zeharka. Gure altzarietako egurra baso-lurzoruan hazi zen, gure boligrafoetako plastikoa petroliotik aterata dago, gure arroparen oihala kotoi-landareetatik eratorria da… Horretaz gainera, lurzoruan instalatzen dira etxeak, fabrikak, jolas-instalazioak, errepideak eta abar.

BA AL ZENEKIEN?

Lurzoruak hirian

«Hiri-lurzoru» terminoak hirigintza- eta industria-eremuetako lurzoruak hartzen ditu. Zelai, belardi eta basoetako lurzoruak bezala, hiri-lurzoruak ere ur-estalkiaren zati dira, eta horixe da Lurraren azalik kanpokoena, finena eta sentikorrena.

Hiri-lurzoruaren funtzioak

Lurzoruak askotariko funtzioak ditu hirietan. Denak ez dira lehen begiratuan ezagutzeko modukoak. Azalera handiak baliatzen dira etxebizitzetarako, industriarako eta gure mugikortasunerako. Lurzorua kontsumitzen da, esate baterako, errepideak edo aparkalekuak egiteko, bizikletaz edo oinez ibiltzeko bideak egiteko, eta metroaren zein tranbiaren erreiak eraikitzeko. Tunelak eta aparkalekuak ez dira agerian egoten lehen begiratuan, baina haiek ere hartzen dute lekua.

Hiri-lurzoruak gizakiaren eragin handia du. Erabilera intentsiboa dela eta, hiri-lurzoruak oso ezberdinak izaten dira inguruko eremuko lurzoruetatik. Etxeak, errepideak edo industria-kokalekuak eraikitzeko baliaturiko lurzoruak oso eraldatuta egoten dira. Aldiz, hirietako lorategi edo parkeetan, lurrak landako lurzoru naturalaren antzeko egitura izan ohi du. Humus-geruza bat izaten du lurrazalean.

IDEIA

Utzi ikasleei aukerak pentsatzen ikastetxeko espazio irekietarako, edo ikastetxe-inguruneko asfaltozko eta hormigoizko gainazaletarako.

  • Lurzoruaren zer funtzio islatzen dira batez ere ikastetxeko espazio irekian?
  • Nola dago ikastetxeko lurzorua, harri naturalez estalita ala asfaltoz edo hormigoiz zigilatuta? Asfaltoz edo hormigoiz zigilatuta dago? Harri naturalez, legarrez edo bestelako materialez estalita? Lurrustela du gainean? Landarez estalita ageri da, ala irekita eta/edo higatzeko arriskuarekin?

Ikasleekin batera ibil gaitezke tokiok aztertzen, eta tokian bertan eztabaida daiteke mapaketa (ikusi esperimentua ere). Bat datoz lurzorua estaltzeko erabilitako materialak haren ezaugarriekin? Zergatik aukeratu ziren erabilitako materialak? Zer abantaila eta desabantaila dituzte? Zein dira infiltraziorako irekita dauden aukerak?

GAIAN SAKONTZEKO AUKERAK

Eskuratutako ezagutzak indartzeko, galdera hauek landu ditzakezu ikasleekin:

  • Lurzoruaren zer funtzio erabiltzen dituzu ikastetxean edo etxean? Eta zure aisialdian?
  • Lurzoruaren zer funtzio dira bereziki garrantzitsuak nekazaritzarako eta, beraz, elikagaiak ekoizteko?
  • Zer lurzoru daude degradatuta eta zergatik?
  • Zer eginkizun du uraren zikloak gizakiontzat?
  • Gizakiak eta animaliak bizi al izango lirateke Lurrean lurzorurik ez balego?

Esperimentuak

Esperimentua: Mapaketa

Esperimentua: Mapaketa

Ikasleek ikastetxeko eremuak eta horien erabilerak dokumentatuko dituzte. Lurzoruak gune horietan dituen funtzioei buruz eztabaidatuko dute, bai eta gertatzen diren edo gerta litezkeen erabilerei buruz ere.

Eskualdeko informazioa

Scroll to Top