Esperimentua: Lurzoruaren analisia
Ikasleek lurzoru-motak eta horien osaera ezagutzen ikasiko dute, arrabolaren proba baliatuz..
Hemen, aurkeztutako berdetze proiektu guztien laburpena aurkituko duzu. Har ezazu une bat ekimen inspiratzaile hauek ezagutzeko eta lagundu zure gustukoenei botoa emanez.
The voting for the submitted initiatives is already closed, thank you for your votes!
Ikasleek lurzoru-motak eta horien osaera ezagutzen ikasiko dute, arrabolaren proba baliatuz..
Adibide praktiko honetan, ikasleek hainbat tokitako tenperaturak neurtuko dituzte. Horrela, bertatik bertara ikusiko dute materialek, berdeguneek, landareek eta urak zer eragin duten gure mikrokliman.
Ariketa honen bidez, ikasgela berdatu nahi da, landare ugari baliatuz. Landareak ikaskide guztien artean aukeratuko dira, eta ikasgelan kokatu, landatu eta zaindu.
Landareek ezaugarri positibo asko dituzte. Fotosintesiaren bidez, gizakientzat eta animalientzat ezinbestekoa den oxigenoa sortzen dute, eta, horretaz gainera, airea garbitzen dute. Animalia askoren bizitokia ere badira landareak: hasi goroldiotan ibiltzen diren animalia txikietatik, eta basoan bizi diren animalia handietaraino.
Naturak ez du sortzen balio ez duen hondakinik. Esperimentu honekin, hondakin organikoak lehengai baliotsuak direla ikusiko dute ikasleek, eta, horretaz gainera, ekonomia zirkularraren oinarrizko printzipioak ikasiko dituzte.
Landare batzuk landu egin behar dira landatu aurretik. Aukera praktiko bat norberak lantzea da, haziak ereinda; kostuak murrizten ditu, gainera. Hartara, berotegiko landareak ez bezala, berehala egokitzen dira ingurumen-baldintzetara, eta, horrenbestez, sendoagoak izaten dira.
Ariketa honen laguntzarekin, ikasleek bertatik bertara behatuko eta ikasiko dute landareak nola hazten diren, baita landare igokariek igotzeko izaten dituzten organoak nolakoak diren ere. Horretarako, ikasleek beren landare igokariak landa ditzakete.
Landareak ondo garatu eta hazteko, zenbait faktore dira ezinbestekoak. Argia, airea, tenperatura, ura eta mantenugaiak dira landareak hazteko ezinbesteko faktoreak. Horiek guztiak behar besteko kantitatean badaude, landareak ondo garatu daitezke.
Lurzorua bizitzaren oinarri garrantzitsuenetako bat da gizakientzat, animalientzat eta landareentzat. Lurzorurik ezean, ez litzateke bizitzarik Lurrean, ez behintzat egun ezagutzen dugun moduan. Lurzoruak askotariko funtzioak ditu: habitata eta kokalekua; oreka energetikoa, hidrikoa eta materiala erregulatzea; gizartea hornitzeko iragazki-, ekoizpen- eta erabilera-funtzioak bermatzea; eta euskarria, biltegiratzea, informazioa eta kultura.
Muntatze-lan esperimental honen bidez, euri-zaparrada bat simulatuko da landaretza duen lurzoru ireki eta zigilatu batean. Hartara, lurzoruaren higadura eta landareen eragina bistaratuko dira. Horretaz gainera, agerian geratuko dira euriak lurzoruan eragiten dituen ondorioak, zigilatze-mailari eta lurzoruaren bizitasunari dagokienez.
Hiriak intentsitate berezian ari dira berotzen, eta, besteak beste, klima-aldaketa da horren arrazoia. Zigilatutako azalera handiak eta eraikinen garapen trinkoa direla medio, udako tenperaturen gorakadak inpaktu handiagoa du hirietan.
Lurzoruen konposizioa haien substantzia mineralaren konposizio granulometrikoaren eta horrekin lotutako ukimen-propietateen araberakoa da. Konposizio granulometrikoak honetan du eragina: lurzoruek gorde dezaketen ur-kantitatean, izan ditzaketen mantenugaietan, lurzoruak lantzeko zailtasun-mailan eta landareak haietan sustraitzeko moduan.
Garrantzitsua da barrualdeak berdatzea, haiexetan igarotzen baitute ikasleek eskola-egunaren zatirik handiena. Batez ere ikastetxe berrietan, nahiko lehorra izaten da airea, paretak ondo isolatuta egoten baitira, eta haurrak, gazteak eta irakasleak kexu izaten dira, mukosak lehortzen zaizkiela eta.
Lurzoru hitza lurrazalaren kanpoko geruza bizidunari dagokio. Gure ingurunearen zati garrantzitsua da, eta Lurreko bizitzaren oinarria.
Berdatze bertikala barnealdean eta kanpoaldean aplika daiteke, eta espazioa aurreztea ahalbidetzen du. Fatxada berdeak dira, hain justu, eraikuntza-dentsitate handia duten hiriak berdatzeko beste modu bat.