Ikaskuntza-jarduera: Elikagai-hondakinen Bokashi tratamendua
Elikagai-hondakin batzuk, hala nola haragia, arraina eta esnekiak, ez dira konpostatu behar ohiko konpostaje-sistema gehienetan.
Hemen, aurkeztutako berdetze proiektu guztien laburpena aurkituko duzu. Har ezazu une bat ekimen inspiratzaile hauek ezagutzeko eta lagundu zure gustukoenei botoa emanez.
The voting for the submitted initiatives is already closed, thank you for your votes!
Elikagai-hondakin batzuk, hala nola haragia, arraina eta esnekiak, ez dira konpostatu behar ohiko konpostaje-sistema gehienetan.
Eskuratu zure urratsez urratseko eraikuntza-argibidea, landareen zainketa eta mantentze-lanak barne.
Ariketa honen laguntzarekin, ikasleek bertatik bertara behatuko eta ikasiko dute landareak nola hazten diren, baita landare igokariek igotzeko izaten dituzten organoak nolakoak diren ere. Horretarako, ikasleek beren landare igokariak landa ditzakete.
Zizare-konpostagailua sukaldeko hondakinak eta lorategiko hondakin organikoak kalitate handiko konpost bihurtzeko modu bikaina da.
Hiriak intentsitate berezian ari dira berotzen, eta, besteak beste, klima-aldaketa da horren arrazoia. Zigilatutako azalera handiak eta eraikinen garapen trinkoa direla medio, udako tenperaturen gorakadak inpaktu handiagoa du hirietan.
Ikasleek lurzoru-motak eta horien osaera ezagutzen ikasiko dute, arrabolaren proba baliatuz..
Naturak ez du sortzen balio ez duen hondakinik. Esperimentu honekin, hondakin organikoak lehengai baliotsuak direla ikusiko dute ikasleek, eta, horretaz gainera, ekonomia zirkularraren oinarrizko printzipioak ikasiko dituzte.
Landareak dauden lekuan, konposta behar da. Konpostak hainbeste erabilera ditu, ezen ez baituzu inoiz faltako “urre beltz” hau erabiltzeko modurik.
Lurzoru hitza lurrazalaren kanpoko geruza bizidunari dagokio. Gure ingurunearen zati garrantzitsua da, eta Lurreko bizitzaren oinarria.
Landareentzako ontzi birakariak sareta batekin. Eskuratu zure urratsez urratseko eraikuntza-argibidea, landareen zainketa eta mantentze-lanak barne.
Eskuratu zure urratsez urratseko eraikuntza-argibidea, landareen zainketa eta mantentze-lanak barne.
Konpostajea garai batean bizirik egondako materialak —landare eta animalien jatorrikoak— humus edo konpost bihurtzea da. Materia organiko egonkorra da, iluna eta xehakorra, usain atseginekoa, eta lurzorua hobetzeko eta ongarritzeko erabilgarria.
Muntatze-lan esperimental honen bidez, euri-zaparrada bat simulatuko da landaretza duen lurzoru ireki eta zigilatu batean. Hartara, lurzoruaren higadura eta landareen eragina bistaratuko dira. Horretaz gainera, agerian geratuko dira euriak lurzoruan eragiten dituen ondorioak, zigilatze-mailari eta lurzoruaren bizitasunari dagokienez.
Barruko berdetze bertikala: Lortu eraikuntza-argibideak urratsez urrats, landareen zaintza eta mantentze-lanak barne.
Batzuetan erraz konpostatzen ez diren enbor, adar eta bestelako material zurezko handi kopuru handiak izan ditzakezu. Irtenbide erabilgarria eta, askotan, dotorea izan daiteke material zurezko lodien konpost-pila bat edo hesi hil bat sortzea.
Berdatze bertikala barnealdean eta kanpoaldean aplika daiteke, eta espazioa aurreztea ahalbidetzen du. Fatxada berdeak dira, hain justu, eraikuntza-dentsitate handia duten hiriak berdatzeko beste modu bat.
Creating a wildflower meadow is one of the most rewarding ways to support local biodiversity.
Ikasleek ikastetxeko eremuak eta horien erabilerak dokumentatuko dituzte. Lurzoruak gune horietan dituen funtzioei buruz eztabaidatuko dute, bai eta gertatzen diren edo gerta litezkeen erabilerei buruz ere.
Landareek ezaugarri positibo asko dituzte. Fotosintesiaren bidez, gizakientzat eta animalientzat ezinbestekoa den oxigenoa sortzen dute, eta, horretaz gainera, airea garbitzen dute. Animalia askoren bizitokia ere badira landareak: hasi goroldiotan ibiltzen diren animalia txikietatik, eta basoan bizi diren animalia handietaraino.
Egurra produktu natural “bizia” da, eta, beraz, galkorra ere bai. Horregatik da garrantzitsua egurra ondo prestatzea eraikuntzarako erabili aurretik.
Ariketa honen bidez, ikasgela berdatu nahi da, landare ugari baliatuz. Landareak ikaskide guztien artean aukeratuko dira, eta ikasgelan kokatu, landatu eta zaindu.
Arazoen ohiko sintomak, haien balizko arrazoiak eta konponbide praktikoak ulertzea funtsezkoa da konpost-pila osasuntsu eta eraginkorra mantentzeko.
Hosto-konposta udazkeneko hostoak airearen eta hezetasunaren presentzian deskonposatzen utziz egiten den konposta da.
Landare batzuk landu egin behar dira landatu aurretik. Aukera praktiko bat norberak lantzea da, haziak ereinda; kostuak murrizten ditu, gainera. Hartara, berotegiko landareak ez bezala, berehala egokitzen dira ingurumen-baldintzetara, eta, horrenbestez, sendoagoak izaten dira.
Eskuratu zure urratsez urratseko eraikuntza-argibidea, landareen zainketa eta mantentze-lanak barne.
Landareak ondo garatu eta hazteko, zenbait faktore dira ezinbestekoak. Argia, airea, tenperatura, ura eta mantenugaiak dira landareak hazteko ezinbesteko faktoreak. Horiek guztiak behar besteko kantitatean badaude, landareak ondo garatu daitezke.
Batzuetan belar-zohiak —sustraiak eta atxikitako lurra dituen belarra— kendu behar izaten dira lore basatien belardi bat sortzean edo paisaia-proiektuak egitean.
Hosto-konposta etxean lurra hobetzeko modurik errazenetako eta fidagarrienetako bat da. Ez da irauli behar, ez du ekipamendu berezirik behar, eta oso ahalegin txikia eskatzen du.
Lurzoruen konposizioa haien substantzia mineralaren konposizio granulometrikoaren eta horrekin lotutako ukimen-propietateen araberakoa da. Konposizio granulometrikoak honetan du eragina: lurzoruek gorde dezaketen ur-kantitatean, izan ditzaketen mantenugaietan, lurzoruak lantzeko zailtasun-mailan eta landareak haietan sustraitzeko moduan.
Belarra birziklatzea belarra modu naturalean birziklatzea da, belarra moztean ebakinak soropilean bertan utziz.
Eskuratu zure urratsez urratseko eraikuntza-argibidea, landareen zainketa eta mantentze-lanak barne.
Adibide praktiko honetan, ikasleek hainbat tokitako tenperaturak neurtuko dituzte. Horrela, bertatik bertara ikusiko dute materialek, berdeguneek, landareek eta urak zer eragin duten gure mikrokliman.
Garrantzitsua da barrualdeak berdatzea, haiexetan igarotzen baitute ikasleek eskola-egunaren zatirik handiena. Batez ere ikastetxe berrietan, nahiko lehorra izaten da airea, paretak ondo isolatuta egoten baitira, eta haurrak, gazteak eta irakasleak kexu izaten dira, mukosak lehortzen zaizkiela eta.
Landareentzako ongarri likidoa mantenugaietan aberatsak diren landareak uretan beratzen jarriz egiten den ongarri organikoa da, haien mineralak eta mantenugaiak askatzeko.
Eskuratu zure urratsez urratseko eraikuntza-argibidea, landareen zainketa eta mantentze-lanak barne.
Lurzorua bizitzaren oinarri garrantzitsuenetako bat da gizakientzat, animalientzat eta landareentzat. Lurzorurik ezean, ez litzateke bizitzarik Lurrean, ez behintzat egun ezagutzen dugun moduan. Lurzoruak askotariko funtzioak ditu: habitata eta kokalekua; oreka energetikoa, hidrikoa eta materiala erregulatzea; gizartea hornitzeko iragazki-, ekoizpen- eta erabilera-funtzioak bermatzea; eta euskarria, biltegiratzea, informazioa eta kultura.
Landaketa-eremuak, atsedenlekuak dituzten iragazgaizte-neurri gisa.