Eskualdeko informazioa: Lurzoru-motak
Lotutako gaiak beste herrialde batzuetan
Ohiko lurzoru-motak
Lurzoru-mota asko daude. Material parentalak, ibaien arroka eta metakinek, eta klimak sortzen dituzte lurzoruak. Ingurumen-elementu askoren arteko interakzioak, denbora luzean, askotariko lurzoruak sortzen ditu. Lurzoru horiek antzeko ezaugarriak dituzten arren, bereizi egin ditzakegu. Jarraian, hainbat herrialdetako lurzoru-mota batzuk eta horien ezaugarriak azalduko ditugu. Lurzoruak ez dira berdin sailkatzen herrialde guztietan; beraz, zaila da lurzoru horiek zuzenean alderatzea.
AUSTRIA
Lur beltz ilun eta sakoneko —Tschernosem / txernozema— lurzoruak Austriako emankorrenak dira. Mantenugai asko dituzte, ondo aireztatuta daude, ura gordetzeko ahalmen bikaina dute, eta humus-geruza lodi batez estalita daude. Oso egokiak dira nekazaritzarako, hala nola belarkien laborantzarako. Batez ere Austria Beherean daude, lehor samarrak diren lekuetan, hala nola Weinvertel eta Marchfeld eskualdeetan eta Vienako arroan. Lur beltzeko lurzoruak lur hareatsuaren gainean eratzen dira, loessaren gainean, esaterako. Bide batez, loessa haizeak eragindako metakin sedimentario bereziki emankorra da, Izotz Arokoa.
Gizakiek luzaroan laborantzarako erabili izanaren eta higaduraren ondorioz, humusa galdu egiten da; beraz, lur beltzeko lurzoruak erabiltzen dira laborantzarako. Oso egokiak dira mahastizaintzarako, baita belarkien laborantzarako eta barazkietarako ere.
Austriako lurzoru-motarik ohikoena Braunerde lur marroia da, alde handiarekin. Burdin konposatuen meteorizazioak ematen dio kolore marroia.. Lur marroiek propietate ugari dituzte. Oro har, lur arreak nagusi dira Europako Erdialdeko klima-zerrenda epelean. Lur marroiak nekazaritzarako eta basogintzarako erabili ohi dira.
ALEMANIA
Alemanian, azaleraren erdia inguru nekazaritzarako erabiltzen da, batez ere belarkien laborantzarako. Lurzoru beltzak eta marroiak dira onenak: bereziki emankorrak dira. Baina badaude beste lurzoru-mota garrantzitsu batzuk. Zohikaztegi baxuak eta altuak: lurrazpiko urak azaleratzen direnean edo ur-masak jalkitzen direnean eratzen dira zohikaztegiak. Landareak zohikaztegi batean hiltzen badira, ez dira urpean erabat deskonposatzen; izan ere, zohikatza sortzen da, bai eta, beraz, hasieran, zingira bat ere. Nahikoa euria egiten duenean, zohikaztegia hazi egiten da, eta zohikaztegi altu bat sortzen da. Zohikaztegi asko suntsitu dituzte zohikatza ateratzeko edo lurra nekazaritzarako erabiltzeko. Bere horretan dauden zingirak oso garrantzitsuak dira. Ura aurrezten dute. Karbono dioxidoa finkatu eta, hortaz, klima babesten laguntzen dute. Eta habitat bat sortzen dute animalia- eta landare-espezie arraroentzat. Pelosolek (buztin-lurzoruek) ondo gorde dezakete ura, baina harriak bezain gogorrak dira lehortzen direnean. Mantenugaiak eta kutsatzaileak biltzen dituzte; horri esker, lurpeko urak garbi egoten laguntzen dute. Nekazaritzarako ia ez dira egokiak, baina bai belardi iraunkorretarako edo basoetarako. Lur marroia zorupeak karerik ez duenean garatzen da. Burdin konposatuak han disolba daitezke; konposatu horiek airearekin eta urarekin kontaktuan jartzean, kolore marroia hartzen du lurrak. Lurzoru marroiak emankorrak izan daitezke, maila handiagoan edo txikiagoan. Iturriak:
- Bavariako Eskualdeko Ingurumen Bulegoa: Bodentypen
Espainia
Espainiak, oro har, oso lurzoru desberdina du Europako gainerako herrialdeekin alderatuta.
- Kaltzisolak dira Espainiako lurzorurik ohikoenak. Lurzoru horiek kaltzio ugari dute, oso alkalinoak dira, eta urtaro lehorrak argi eta garbi bereizita dauzkaten lekuetan eratzen dira. Sarritan, kare-eduki ugariko lurpeko ura lurrazalera igotzen den eremuetan agertzen dira, eta metakin mineralak uzten dituzte.
- Erregosolak oso ohikoak dira Espainian, bereziki mendebaldean. Lurzoru horiek gazteak eta azpigaratuak dira, eta eremu menditsuetan, idorretan edo azkar higatzen direnetan ageri dira batez ere.
- Unbrisolek materia organiko ugari izaten dute, eta normalean basoen azpian sortzen dira. Klima heze eta freskoetan agertzen dira, eta presentzia handia dute Espainian.
- Flubisolak uholdeak maiz izaten dituzten eremuetan agertzen dira, eta oso sakabanatuta daude Espainia osoan; halere, kontzentratuago daude penintsularen iparraldeko erdialdean.
- Leptosolak Espainiako iparraldeko eta ekialdeko mugetako eremu askotan dira nagusi. Mendietan eta arrokak lurrazaletik gertu dauden eremuetan aurki daitezke.
- Lubisolak Espainia osoan sakabanatuta daude, zorupean buztin-kantitate handiak izaten dituzte, eta lurrazaleko lurzoruan, berriz, gutxi.
Espainian lur emankorra duten eskualde asko daude. Hain justu ere, Espainiak du nekazaritza-azalera erabilgarririk handiena Europar Batasunean. Gutxi gorabehera, 17 milioi hektarea inguru dira lantzeko moduko lurrak Espainian; hau da, hedadura geografikoaren ia % 34. Gehien nabarmentzen diren eskualdeen artean ageri dira Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Katalunia, Aragoi eta Extremadura.
Euskadin, nekazaritza-sektorearen jarduerak, oro har (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza), azalera osoaren % 85,21 erabiltzen du.
Euskadiko lurzoru-moten aniztasuna oso zabala da. FAO-UNESCOk erabakitako sailkapen-gakoaren arabera, guztira 26 unitate eta 103 lurzoru-azpiunitate daude. Aipatzekoa da lurzoru-unitate horien ia erdiek oso bestelako ordezkaritza dutela Euskadin.
Iturriak:
https://www.gardenguides.com/129371-mountain-soil-types.html