Eskualdeko informazioa: Berdatze bertikala
Lotutako gaiak beste herrialde batzuetan
Bertako landare igokariak
Bertako landareak erabiltzea oso onuragarria da. Tokiari lotuta eboluzionatu dutenez, oso ondo egokitzen dira tokiko klima-baldintzetara eta lurzoruaren ezaugarrietara. Hori dela eta, sendoagoak izaten dira, zaintzeko errazagoak, eta izurrite eta gaixotasunekiko erresistenteagoak. Orobat, landareak eta animaliak sinbiosian bizi dira, eta, beraz, elkarri guztiz egokituta daude. Horrenbestez, bertako landareak habitat eta elikagai-iturri garrantzitsuak dira animalia ugarirentzat. Gainera, landare edo hazi gazteek ez dute normalean distantzia luzeak egin behar garraiorako. Hurrengo atalean proiektuaren herrialdeetako landare igokarien ordezkari autoktono batzuk aurkezten ditugu xehetasun gehiagorekin.
AUSTRIA

Europako ezti-lorea ( Lonicera periclymenum ) landare igokari apaingarria, usaintsua eta zaintzeko erraza da. Bereziki egokia da hesiak eta hormak igotzeko, baita fatxadak berdetzeko ere. Landare igokari hori lianaren antzekoa da, eta atxapar esaten zaio. Urtean 1,5 m hazten da eta 3-6 m-ko altuera lortzen du. Atxapar arrunta uda osoan loratzen da, ekainetik abuztura, eta oso usaintsua da, batez ere arratsaldeko orduetan. Horrek landare igokaria erakargarri egiten du sits askorentzat, baina baita erleentzat eta mihi-luzeentzako ere. Abuztutik aurrera, baia gorri distiratsuak irteten zaizkio; oso elikagai garrantzitsua dira horiek hegaztientzat. Gizakientzat, ordea, pozoitsuak dira baiak. Ezti-lorea espezie hau ez da Austriakoa bakarrik, baizik eta Europako erdialdeko eta hegoaldeko herrialde askotan aurki daiteke, baina baita iparraldean ere, hala nola Eskandinaviako herrialdeetan eta Britainiar uharteetan.
Austriako beste landare igokari autoktono batzuen adibide batzuk:
- Clematis vitalba: aihenzuria / ezkabia-belarra
- Hedera helix: huntz arrunta
- Rosa canina : basa-arrosa / arrosa-mosqueta
ALEMANIA

Basa-arrrosa (Rosa canina) ia Europa osoan dago, ipar muturrean izan ezik. Lore eta fruitu koloretsuekin, benetako apaingarria da horma biluzietarako, eta aldi berean janari iturri baliotsua, batez ere intsektu eta hegaztientzat. Landareak ez du zaintza handirik eskatzen, eta oso gogorra da. 2-3 metro altu izan daiteke; itzalean gorago igo daiteke, barreiatzaile gisa. Basa-arrosa ere indarrez hazten da zabaleran – Loti Ederra bezalako heskai bat nahi ez baduzu, dagokion moduan moztu behar da.
Espainia

Ruibia peregrina, zartzaparrila arrunta, Rubiaceae familiako landare belarkara iraunkor igokaria da, galioideen eta kafearen familia berekoa. Estresarekiko erresistentea den belar txarra da, basoan eta sastraketan, zuhaixketan, heskaietan, errepide eta bideetan zehar hazten dena, substratu mota guztietan, baita lur harritsuetan ere. Nahiago izaten ditu lurzoru lehorrak, itsas mailatik 0-1.000 metrora.
Zurtoina egurrezkoa, glabroa, karratua eta igokaria da, eta 50 eta 250 zentimetro arteko luzera izaten du batez beste. Hosto iraunkorrak eseriak, distiratsuak, koriazeoak, oblantzeolatuak eta ertzetan horzdunak izaten dira. Bertizilotan antolatuta egoten dira, normalean adabegi bakar batetik irteten diren bost orri edo gehiagorekin. Lore txikiek bost petalo dituzte eta berde zurbilak dira, horixkak, 5-7 mm-ko diametrokoak gutxi gorabehera, zurtoin luzeen goialdean antolatuta. Loraldi aldia apiriletik ekainera irauten du. Lore hermafroditak intsektuek polinizatzen dituzte (entomologia). Fruituak kolore berdeko baia haragitsuak dira, beltzak heltzen direnean, eta 5 mm inguruko diametroa izaten dute.
Oso landare ohikoa da artadi kantauriarretan. Horretaz gainera, Mediterraneo eskualdean, Ebro haranean, Andaluzian eta Valentzian ere agertzen da, eta, oro har, sastrakak, sasiak, hormak eta baso-eremuak hazten diren edozein tokitan. Espainiatik kanpo, Europako eta Asiako hegoalde eta mendebaldean, Afrika iparraldean eta uharte makaronesikoetan agertzen da.
Beste landare igokari autoktono batzuen adibide batzuk, bai EAEn bai Espainian:
- Hedera helix: huntz arrunta
- Smilax aspera: smilax arrunta, listua zakarra, sarsaparilla
Iturriak:
https://floresdeordesa.files.wordpress.com/2016/04/flora_ornamental_06_baja.pdf
https://www.wikiwand.com/es/Rubia_peregrina
